Atxilotu bat eta ikertu bat Altzan, elkarri erasotzeagatik
Igande goizaldeko ordu biak aldera hainbat pertsonen arteko liskarra dela-eta poliziari deitu zioten zioten bizilagunek. Bertaratutako ertzainek bi gizon odoletan topatu zituzten eta horietako batek esan zien motorrean zihoala orkatilan zauritu eta beste gizonak gidatutako autoak harrapatu zuela. Azken horrek ubeldurak zituen aurpegian eta zauri ireki bat buruan. Motorraren gidariak adreilu bat erabili zuen erasoan.
Osasun zerbitzuek bi gizonak artatu zituzten eta Donostiako Ospitalera eraman zuten buruan zauria zuena. Bestea atxilotu egin zuen lesio delitu bat egotzita eta epailearen esku utziko dute polizia eginbideak amaitzean.
Ertzainek ikerketa abiatu zuten eta bi gizonei lesio delitu bat egotzita. Litekeena da haien artean aurrez desadostasunen bat egon izan eta horrek eragin izana gorabehera. Gainera, lehenengoari bi poltsatxo kokainarekin eta haxix zati bat atzeman dizkiote.


