Datozen egunetan itxiko dute Erdialdeko El Nido taberna
El Nido taberna. Erdialdeko Larramendi kalearen 13. zenbakian dago El Nido taberna ezaguna eta Donostiako zaharrenetakoa. Hain zuzen ere, 1917an ireki zuten, eta ehun urte baino gehiago egin ditu leku berean eta izen berarekin. Ordea, DonoSShopping atariak iragarri du datozen egunetan itxiko dutela.
Horiek horrela, denbora gutxian Erdialdean itxiko duten beste tabernetako bat da. Izan ere, urtarrilean Easo kaleko Alboka itxi zuten.

