Haritz Sardon donostiarrak eskuratu du Espainiako Kimika Elkartearen Ikerkuntzako Bikaintasunaren Saria
Haritz Sardon donostiarra.EHU Espainiako Kimikako Errege Elkartearen Sarien Epaimahaiak Haritz Sardon Muguruza doktore donostiarrari eman dio Ikerkuntzako Bikaintasunaren Saria. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kimika Fakultateko irakasle titularra da Sardon eta saria urrian edo azaroan egingo duten sari banaketan jasoko du
EHUk azaldu duenez, “sariak hautagaien azken urteotako ibilbidea baloratzen du. Hain zuzen ere, denbora tarte hori sariak eman aurreko bost urteetara mugatzen du. Ez da hau elkarteak Sardon irakaslea saritzen duen lehen aldia. 2021ean, Ikertzaile Gaztearen Saria jaso zuen, ikerkuntza talde berri bateko lider gisa egindako ibilbidea aitortu baitzuen une hartan”.
“Ikerkuntzako Bikaintasunari emandako sariak kimika etikoago eta zirkularragoaren alde egin dugun apustua bide zuzena dela erakusten du, eta material polimerikoen eraldaketan lanean jarraitzeko eta lan horretan lider izaten jarraitzeko bultzada eman digu. Sari honek bozgorailu gisa jokatzen du polimero jasangarrien garapenean, eta plastikoak berrerabili edo birziklatu ahal izateko soluzio errealen beharrean jartzen du arreta gunea, material baliotsu horien bizitza baliagarria luzatuz”, nabarmendu du Sardonek, EHUri egindako adierazpenetan.


