Lizardi kaleko arrapala geldirik egongo da astebetez
Hilaren 13an hasita, aurrera eramango dituzte mantenu lanak, segurtasuna indartu, matxurak prebenitu eta ekipoen funtzionamendu egokia bermatzeko.
Lizardiko eskailera mekanikoa. Udalak jakinarazi du asteazkenetik aurrera, hilak 13, geldialdi programatua egingo duela Lizardi kaleko instalazio mekanikoetan. Esku hartze hori dela ere, laugarren arrapala zerbitzuz kanpo egongo da, astebetez. Helburua da segurtasuna indartzea, matxurak prebenitzea eta ekipoen funtzionamendu ezin hobea bermatzea.
Aurreikusitako jardueren barruan, motorra desmuntatu eta errodamenduak konpontzeko tailerrera eramango dituzte. Lanek astebete irautea aurreikusten dute eta datorren astearte edo asteazkenean berriro muntatzea.
Aldi berean, hobekuntzak egingo dituzte gainerako elementuetan, hala nola balaustradetan arrabolak jarriko dituzte eskubandaren sinkronizazioa optimizatzeko, eta bigarren arrapalaren trakzioa doituko da. Lan horiek geldialdi puntualak eragin ditzakete beste instalazio batzuetan.


