Sardiñerak kofradiak Udaberriko Sardiñerria egingo du larunbatean
2024ko Aste Nagusian Sardiñerak kofrafiako kideek egindako jarduera bateko irudia.Nagore Garmendia Donostiako Piratetako Sardiñerak kofradia transfeministak Udaberriko Sardiñerria antolatu dute larunbat honetarako (hilak 16): “Udaberriko epeltasuna, poztasun txikiak eta irribarreak, denak dantzan!”, azaldu dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta Urgulleko Guardetxean egingo dute; hain zuzen ere, horregatik “berezia” izango dela nabarmendu dute: “Betidanik gure etxea izan den Guardetxean, aspaldian bezala!”.
13:30ean hasiko dira, Guardetxean bertan, bermutarekin. 14:30ean, herri bazkaria egingo dute —gaur itxiko dute izen ematea; hemen eman daiteke izena—; 16:30ean, The Pingo egingo dute, bingo musikatu berezia; 18:30ean, Koktel-mojitov Sariketa —hemen eman daiteke izena—; 20:30ean, sari banaketa eta brindisa egingo dituzte, jarraian afaldu egingo dute eta, azkenik, 22:30ean, gaueko festa hasiko da, Enabil eta La Fulana DJ-ekin.



