Trebeska Dantza Taldeak 50. urteurrena ospatuko du, egitarau zabal batekin
Trebeska Dantza Taldearen 40. urteurreneko ospakizunak.Gora Egia Egiako Trebeska Dantza Taldeak 50 urte bete ditu dantzaren bidez auzoa eta euskal kultura sustatzen. Efemeride borobil hau ospatzeko, taldeak hiru egunetan banatutako egitarau oparoa prestatu du maiatzerako, dantzariak, dantzari ohiak eta auzokideak elkartzeko asmoz.
Ospakizunak hilaren 8an hasi ziren, Teila Fabrikan. Taldearen ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa ireki zuten, eta mahai inguru bat egin zuten.
Bi aste geroago, hilaren 22an, Trebeska Egunaren Bezpera ospatuko dute. Arratsaldean auzoa apainduko dute eta, ondoren, txokolatada eta txosna irekiera egingo dute pintxo-potearekin batera, biharamuneko festa handirako indarrak hartzeko.
Trebeska Eguna
Larunbata izango da egun handia. 10:00etan desfile koloretsu batek zeharkatuko du Egia, auzoko zenbait txokotan geldialdiak eginez. 50 urte hauetan taldetik igaro diren dantzariak ikusteko aukera paregabea izango da.
12:00etan, emanaldi nagusia egingo dute Plazaundin. Gainera, Mallorkako Taperers en Festa, Llubiko dantza talde gonbidatua arituko da, Trebeskarekin batera.
14:30ean, herri bazkaria egingo dute (txartelak Kosko, Kaktus eta Kata tabernetan daude salgai: nagusiak 25€ / umeak 10€).
Arratsaldean, dantzarako tartea egongo da, berriro ere: 17:00etan, erromeria gidatua egngo da, Trebeskako belaunaldi ezberdinetako musikarien eskutik. Eta, amaitzeko, Laket taldearen erromeriarekin amaituko da jaia, 20:00etan.


