Abesbatza Feministen Topaketa egingo dute asteburuan Donostian
Ederlezi abesbatza feminista donostiarra.Ederlezi Abesbatza Feministen Topaketa antolatu dute larunbat honetan (hilak 16) Donostian, udal Musika eta Dantza Eskolan, 18:30ean. Hiru abesbatza hauek hartuko dute parte: Bilboko La Korak, Getxoko Lonbardak-ek eta Donostiako Ederlezik.
Donostiako Emakumeen Etxeak azaldu duenez, “emakumeek osatutako hiru abesbatza feminista dira, eta, kanten bidez, ahalduntzearen eta gizarte parekide baten alde egiten dute”. Sarrera doakoa izango da, baina aretoaren edukiera mugatua da.



