Donostia Kayak-ek Eskola Jokoen laugarren jardunaldia antolatu du, Urumean
Donostia Kayak-eko piraguista batzuk. Datorren larunbatean, hilaren 16an, Urumea ibaia lehiaz jantziko da berriro. Donostia Kayak K.E. piraguismo klubak Eskola Jokoen denboraldiko laugarren lehiaketa antolatu du, oinarrizko kirola eta ibaiaren ingurunea uztartzeko asmoz. Txapelketa 16:30ean hasiko da eta 18:00ak aldera arte luzatuko dela aurreikusi du klubak..
Lehiaketan alebin eta infantil mailako neska-mutilek hartuko dute parte, baita benjaminek ere. Lehen aldiz, maila txikiagoko haurrek ibilbideari itzuli bat emateko aukera izango dute.
Lasterketak Urumeako gune estrategiko batean jokatuko dira, zehazki 27 Industrialdeko zubiaren eta Pilarreko oinezkoen pasabidearen artean.


