Eguzkik salatu du Gipuzkoa plazako beltxarga bat hil dela artatu ez dutelako
Gipuzkoa plazako beltxargak, artxiboko irudi batean.Parkea Bizirik Eguzki talde ekologistak sare sozialen bidez salatu du Gipuzkoa plazako beltxargetako bat hil dela asteburuan eta udalaren jarrera gaitzetsi du, batetik, animalia sendatzeko artatu ez izanagatik, eta bestetik, gorpua bertatik kentzeak luze jo duelako.
Eguzkiren esanetan, animaliak asteak zeramatzan odoleztatuta eta tarteka dardarka egiten. Horren berri eman zioten udalari, baina jakinaren gainean egonda ere, animaliak leku berean jarraitu du, “ahal zuen moduan bizirauten, inongo laguntzarik gabe”.
Hori horrela, udalari eskatu diote “gutxieneko begirune eta duintasunagatik” Gipuzkoa plazan edo beste askotan Gladys Enea parkean “haurrek izan dituzten tristura aurpegiak ez daitezela berriro errepikatu”.


