Kalean da Noa & The Hell Drinkersen lan gordinena: 'Raw'
Noa & The Hell Drinkers blues eta blues-rock talde donostiarra.Noa & The Hell Drinkers Noa & The Hell Drinkers blues eta blues-rock talde donostiarraren lan berriena entzungai dago dagoeneko: Raw. Ingelesez, gordin esan nahi du raw hitzak, eta, hain zuzen ere, blues eta blues-rock doinu gordinak aurkeztu dituzte donostiarren aipaturiko lanean. Diskoa plataforma digital nagusietan dago entzungai, eta formatu fisikoan eskuratu daiteke, taldearen zuzenekoetan edo taldearekin harremanetan jarrita.
Hamaika abesti propioz osaturiko lana da Raw bluesaren inguruko hainbat estilo ukitzen dituena. Apirilaren 25ean aurkeztu zuten zuzenean, Errenteriako Lekuona Fabrikan, eta pasa den ostiralean (hilak 8) jarri zuten entzungai plataforma digitaletan.
Hamar urte
Noa & The Hell Drinkersek hamarkada bateko ibilbidea egin du dagoeneko, 2016an jaio baitzen. Urteotan, hiru disko argitaratu dituzte: Noa Voll Damn & The Hell Drinkers (2018), Craft Blues (2019) eta Hell’s The New Heaven (2023).
Noa Egiguren Arretxea donostiarra da taldearen sortzailea, burua eta abeslaria, eta, gaur egun, Paul San Martin Beldarrain pianista donostiarra, Manu Gestido Martinez baxu jotzaile pasaitarra, Gonzalo Portugal Alvarez gitarrista bilbotarra eta Ibai Ros bateria jotzaile nafarra ditu bidelagun. 2023an, European Blues Challenge Europako blues txapelketa irabazi zuten. Txapelketarako hautatuak izan ostean, hedabide honek luze eta zabal hitz egin zuen taldearekin.


