Hiriari lotutako hiru ekintzailetza egitasmo saritu ditu ASPEGIk
Gipuzkoa Ekintzailea sarien banaketako irudi bat.ASPEGI ASPEGI Gipuzkoako emakume enpresari, zuzendari eta profesionalen sareak Gipuzkoa Ekintzailea sariak banatu zituen asteartean Aquariumean. Gipuzkoako emakume ekintzaileen jarduerak lurraldeko ekonomian, gizartean eta ingurumenean ikusaraztea helburu duten aitortza hauek bigarrenez eman dituzte. Aurten, Maria Aizpurua Ayerbe, Andere Basterretxea Gorostiza eta Eneka Iribarren Parra aintzatetsi dituzte, erakundeen ordezkaritza zabala bildu duen ekitaldian, erakundeen ordezkaritza zabala bildu zen, besteak beste, Jon Insausti alkatea edota Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotzi Ane Oiarbide.
Maria Aizpurua Aierbe Ekintzailetza Sozial eta Jasangarriaren Saria jaso du, epaimahaiaren iritziz, Aizpuruak “iraunkortasuna, eragin soziala eta bideragarritasuna batera joan daitezkeela erakusten duen enpresa eredua bultzatzen du”. Donostian kokatutako Aloka egitasmoaren sortzaile eta zuzendaria komunikazioan doktorea da eta hamabost urte baino gehiagoko eskarmentua du ikus-entzunezkoen sektorean. Aloka, hain zuzen ere, ikus-entzunezko ekipoak alotzako plataforma da. Ekonomia zirkularra eta zero kilometroa sustatuz, ekipoen erabilera optimizatzen du eta sektorean ordezkaritza txikia duten emakumezkoen lan merkaturako sarbidea sustatzen du.
Andere Basterretxea Gorostizak, berriz, Teknologian oinarritutako proiektu disruptiboak edo eskalagarritasun-potentziala duten soluzio digitalak aitortzen dituen Berrikuntza Teknologiko eta Digitalaren Saria jaso du. Miramongo Teknologia Parkean dagoen Polykey Polymers enpresako zuzendari nagusi eta sortzaileetako bat da. Aspegiren ustez, ekintzaile honek “berrikuntzaren bikaintasuna islatzen du, merkatura teknologia transferitzeko gaitasun nabarmenarekin batera”.
2020an EHUko POLYMAT ikerketa zentrotik sortutako startup honek oinarri biologikoko polimeroak ekoizten ditu eta plastikoen birziklapen kimikoko teknologiak garatzen ditu, sektorea ekoizpen linealetik ekonomia zirkular eta jasangarrira igarotzeko soluzio berritzaileak eskainiz, eta arlo horretan Gipuzkoa nazioarteko erreferente bihurtuz. Polykeyk hainbat ezaugarri nabarmen ditu: osagai teknologiko handia, egungo industria- eta ingurumen-erronkekin bat egitea eta berrikuntza gizarte-konpromisoarekin integratzeko gaitasuna. Hau guztia, gainera, berdintasunaren eta talentuaren alde islatzen du. Basterretxea Europako Klima Itunaren enbaxadore izendatu zuen Europako Batzordeak.
Azkenik, Eneka Iribarren Parrari (Donostia, 2002) Ekintzaile Gazteen Saria egokitu zaio, lidergoa eta ikuspegia erakutsiz proiektua abian jarri duten 35 urtetik beherako emakumeei zuzendua. Epaimahaiak ekintzailetza ibilbide goiztiar eta koherentea aitortu du, baita bere adinean ohikoa ez den bokazio eta lidergo gaitasun sendoa ere. “Enekak esperientzia pertsonala asmo eta lidergo eraldatzaile bihurtzen duen talentu gaztea irudikatzen du”, dio Aspegik. Ekintzaile honen adimen emozionalak, entzuteko duen gaitasunak eta sektore konplexu batean konponbideak bultzatzeko duen ausardiak beste gazte ekintzaile batzuentzat erreferente inspiratzaile bilakatzen dute.
Iribarren Nexi Health startuparen sortzailea eta zuzendari nagusia da. 2023an eratutako startupak osasun mentalaren arloko esperientzia pertsonal batetik abiatuta. Horrek benetakotasuna, sentsibilitatea eta benetako inpaktua sortzeko asmo argia ematen dizkio. Enpresak osasun-profesionalei osasun mentaleko pazienteen diagnostikoan, tratamenduan eta jarraipenean laguntzen dieten teknologia digitalak garatzen ditu, pazienteekin hitz egiten duen laguntzaile birtual bat eta informazio hori aztertzen duen software kliniko bat konbinatuz, medikuei azkarrago eta eraginkorrago jarduten laguntzeko. Jasotako aitorpenen artean Impulsa Startup Gipuzkoa saria dago.


