Larunbat honetan hasiko da Donostia Grand Slam zesta-punta txapelketa
2026ko Donostia Grand Slam zesta-punta txapelketaren aurkezpena, udaletxean.Jai Alive Donostia Grand Slam zesta-punta txapelketa aurkeztu zuten asteartean (hilak 13) Donostiako Udaletxean Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolakuntza diputatuak, Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak, Marta Medinabeitia Kutxabank erakundeko ordezkariak, Mikel Egiguren Jai Alive enpresa sustatzaileko ordezkariak eta txapelketan parte hartuko duten pilotariek. Amara Berriko Carmelo Balda pilotalekuan jokatuko dute txapelketa, larunbat honetatik (hilak 16) ekainaren 13ra.
Jai Alive enpresak sustatu du txapelketa, aipaturiko erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean. Datozen bost larunbatetan jokatuko dituzte gizonezkoen partidak —maiatzak 16, 23 eta 30 eta ekainak 6 eta 13— eta maiatzaren 30ean, ekainaren 6an eta 13an emakumezkoenak.
Jokalari beteranoek zein gazteek jokatuko dute; larunbat honetako jardunaldian —gizonezkoena—, hain zuzen ere, Hormaetxea-Bailo bikotea Txanika-Argoitia bikotearen aurka arituko da eta Urrutia-Ekhi bikotea Victor-Kanpandegi bikotearen aurka. Emakumezkoen kategorian, Erika-Laura, Mayorga-Arai, Merino-Gisela eta Lur-Alize bikoteak lehiatuko dira txapelarengatik.


