Donostian asteburua aprobetxatzeko hiru plan proposamen
Fede Aguado (gitarrarekin) eta Danny del Toro (harmonikarekin) blues bikote madrildarra, 2025ean Egiako Cactus tabernan emandako kontzertuan.Santi Parra Zer plan asteburu honetarako? Gure agendan askotariko kultur eta aisialdi proposamenak aurkituko dituzue, eta, gainera, ez ahaztu Morlansko jaiak ospatuko dituztela asteburu honetan; hemen daukazue egitaraua. Horrez gain, egun bakoitzeko plan proposamen bat egingo dizuegu jarraian.
Ostiralean (hilak 15), Poltsiko Antzerkia jaialdiko euskal antzerki bat proposatuko dizuegu: Mikel Martinezen Taxi, Duit tabernan, Antiguan. 19:00etan izango da emanaldia, doako sarrerarekin.
Larunbatean (hila 16), Abesbatza Feministen Topaketara joatea da gure gomendioa. Udal Musika eta Dantza Eskolan egingo dute, 18:30ean eta hiru abesbatza hauek hartuko dute parte: Bilboko La Korak, Getxoko Lonbardak-ek eta Donostiako Ederlezik.
Igandean (hilak 17), asteburua kontzertu pare batekin ixtea proposatzen dizuegu. Hain zuzen ere, Fede Aguado eta Danny del Toro blues bikote madrildarrak bira txiki bat egingo du egunotan Donostia ingurutik, eta igandean bi kontzertu eskainiko ditu hirian: 12:30ean, Amara Berriko Edelweiss tabernan eta, 18:30ean, Egiako Cactus tabernan. Horrez gain, larunbatean (hilak 16), Intxaurrondoko Bilindo tabernan joko dute, 18:30ean.
Bonus track. Astean zeharrerako plan bat ere proposatuko dizuegu, astearterako. Sexu jazarpenetik erreparaziora mahai ingurua antolatu dute Intxaurrondo Kultur Etxean, Latinoamerika eta Euskadiren artean partekatutako esperientziak foroaren testuinguruan. Hainbat gai jorratuko dituzte sexu jazarpenari buruz, elebitan, doan.


