'Lasai, presarik gabe' du izena Dinbi Danba taldearen berrienak
Dinbi Danbako taldekide Roge Garcia.Dinbi Danba Dinbi Danba jazz-rock talde donostiarrak hamar abestiz osatutako lana kaleratu berri du: Lasai, presarik gabe. Beren hamargarren diskoa da, eta taldeak berak kudeatu ditu grabaketa eta ekoizpen musikalaren xehetasun guztiak, 2025 eta 2026 artean Tumatxa estudioetan egindako lan saioetan.
Kantak jazz estilokoak dira, eta plataformetan daude entzungai, dagoeneko.


