Mobilizazio antimilitarista egingo dute igandean Anoetan: «Aperribairen gerra jokoari ez!»
Gerraren aurkako mobilizazioak iragartzeko agerraldi bat.Irutxuloko Hitza Realaren gizonezkoen futbol taldeak ligako etxeko azken partida jokatuko du igandean (hilak 17) Anoetan, 19:00etan, eta Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak eta Eskubide Sozialen Kartak mobilizatzera deitu dute, Jokin Aperribai Realeko presidentearen “gerra jokoa” salatzeko. Izan ere, gogoratu behar da Aperribai SAPA armagintza enpresaren burua dela. 17:30ean elkarretaratuko dira Anoeta kanpoaldean, Aita Donostia plazan.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Su Txikien Itsasoa dinamikaren barruan egingo dute mobilizazioa, Gerrari ez! Bizitza duina denontzat! lelopean. “Dinamika belizista, gerra ekonomia eta militarizazioa bizitza duinak bermatzen dituen ereduaren aurkako joera estrukturalak dira. Horrek bidezko trantsizio ekosozialaren aurka egiten du, gastu militarra lehenesten du gastu sozialaren aurretik, eta autoritarismoaren zein oldarraldi atzerakoiaren eskutik dator”, salatu dute.



