Faroltxoa piztuta, jai giroan bazkaldu dute Morlansen
Herri bazkari jendetsua egin dute Morlansen, jaietan.Nagore Garmendia Piztu dute faroltxoa, eta eman diete hasiera aurtengo Morlansko jaiei. Bigarren eguna dute gaur, eta, urtero bezala, jarduerarik arrakastatsuenetako bat herri bazkaria izan da. Auzotar ugari elkartu dira plazan, mahaiaren inguruan, jai giroan.
Goizetik hasitako jarduera n ondoren, eguerdirako mahaiak prest zeuden. Menuan, ez da errioxar erara prestatutako patatarik faltatu, eta otorduak iraun duen bitartean, hainbat belaunalditako auzotarrek espazioa eta algarak konpartitu dituzte, noski, lumadun kapela buruan.
Hona hemen argazkiak:


