Micaela Rodriguesek Bera Bera utziko du
Micaela Rodrigues Bera Berako jokalaria, partida batean.Bera Bera Bera Bera eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, Micaela Rodrigues jokalari brasildarrak ez du jarraituko. Eskuin albokoa 2024ko abenduan iritsi zen Donostiara, eta orain arte, 66 partida jokatu ditu Bera Berarekin: ligan 50, Europako Ligan bederatzi, kopan sei eta Iberiar Superkopan bi. Guztira, 102 gol egin ditu.
Palmaresari dagokionez, liga bat, bi kopa eta Iberiar Superkopa bat irabazi ditu Donostiako taldearekin. Bigarren liga irabazita utz dezake kluba.


