Deusto Business School munduko negozio eskola onenen artean kokatu da, Financial Timesen arabera
Donostiako Deustuko Unibertsitatea. Deusto Business Schoolek nazioartean erreferente izaten jarraitzen du zuzendarien prestakuntzan eta enpresentzako neurrira egindako programetan; horixe adierazten dute gaur argitaratu den Financial Times-en rankingaren emaitzek.
Deustuko Unibertsitateko negozio eskolak postuak hobetu ditu eta mugarri garrantzitsuak lortu ditu, sailkapen ezberdinetan: enpresentzako neurrira egindako prestakuntzaren segmentuan (custom), 56. tokira igo da, mundu mailan: hau da, aurreko urtearekin alderatuta, lau toki hobetzea lortu du. Gorakada horri esker, kategoria horretako Espainiako 4. negozio eskola onena bilakatu da Deusto.
Bestalde, mugarri historiko bat ere lortu du: lehen aldiz sartu da programa irekien munduko sailkapenean, zehazki, 75. tokian. Aitorpen berri honek Deusto Espainiako 5. negozio eskola onena bilakatzen du, segmentu horretan.


