Arguedasko erailketa matxista salatzeko, mobilizatzera deitu du mugimendu feministak
Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, artxiboko irudi batean.Donostiako Asanblada Feminista Gizon batek bere emakumezko bikotekidea hil du berriki Arguedasen (Nafarroa), eta, erailketa matxista hori salatzeko, mobilizatzera deitu du Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxak. Donostian, gaur (hilak 21) iluntzean aterako dira kalera, 20:00etan, Bulebarrean.
“2026an, indarkeria matxistak lau emakume erail ditu Euskal Herrian. Egoera jasanezina denez, mobilizazio zaratatsuak egingo ditugu”, nabarmendu du mugimendu feministak.



