Sei arte galeriak hartuko dute parte aurtengo IREKIAK Gallery Weekend ekimenean
IREKIAK Gallery Weekend ekimenaren 6. aldia aurkeztu dute.Tabakalera IREKIAK Gallery Weekend ekimenak bere seigarren edizioa ospatuko du aurten, eta irailean egin izan den arren, edizio hau hilaren 29tik 31ra bitartean egingo dute. Antolatzaileen arabera, turismo denboraldiaren eta udaren hasiera, tokiko zein nazioarteko ikusleak erakartzeko garai ezin hobea da.
Jaialdiaren ardatz nagusietako bat bisita gidatuak izango dira. Parte hartzen duten galerietan zehar ibilbide inspiratzaileen proposamenak egongo dira ostiraletik igandera, aretoek egun osoko ordutegian ateak zabalik izango dituztela.
Galeriak eta erakusketak
Sei galeriak hartuko dute parte aurtengo edizioan, Donostiako hainbat txokotan banatuta:
Arteko Galleryn (Rafa Satrusteguiren Sugerencias Prusianas), Cibrian galerian (Ruoxi Jinen Ruoxi Jin), La Central Art Galleryn (Maria Castilla Albisuren Gipuzkoan), Ekain arte lanak aretoan (Mikel Lertxundiren Natura | Harmonia | Poesia), Arteztun (Miren Gonzalez Goikoetxearen Bizi-Min-Bizi) eta Sakana Galleryn (Juan Aizpitarteren Storyboard).
Bisita gidatuak eta ordutegiak
Maiatzaren 29an, ostiralarekin, inauguratuko dute ekimena, 17:30etik 21:00etara. Gerora, larunbatean 11:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik galeriak, eta igandean, 11:00etatik 14:00etara.
Larunbatean, bisita gidatuak 11:30ean eta 17:00etan izango dira: goizekoak Arteko eta Cibrianen, euskaraz eta La Central eta Sakanan, gaztelaniaz. Arratsaldekoak, berriz, Artezu eta Ekainen, euskaraz, eta Arteko eta Cibriainen, gaztelaniaz.
Igandean, ordea, goizez egongo dira soilik, 11:30ean: La Centralen eta Sakanan, euskaraz, eta Artezuten eta Ekainen, gaztelaniaz.


