Ura, bustita dagoena garbitzeko
Kale garbitzaile bat, euripean, parke batean lanean.Joseba Parron San Sebastian Sarritan, horixe bera da bizitza: urez bustita dagoena urarekin garbitzen saiatzea. Edo, beste modu batera esanda, bustita dagoen horren gainean euria egitea.
Alegia, arazo baten gainean arazo gehiago sortzea. Askotarikoa izan daiteke testuingurua: beste hildako bat, genozidio garaiotan; beste gobernu bat ultraeskuinarentzat, garai erreakzionariotan; beste zatiketa bat ezkerrean, ezker zatituan; alokairuaren beste igoera bat, garestitze orokorraren garaiotan; euskaldunon aurkako beste eraso bat, oldarraldi (judizial eta ez judizial) garaiotan edo [txertatu hemen nahi duzuna].
Ez du zertan beti horrela izan behar, ordea. Batzuetan, ur zikin eta geldituak kentzeko balio du bustita dagoena ur garbiarekin garbitzeak. Eta gehiago gara historiaren alde onean gaudenak, ez izan zalantzarik.


