Antiguako Erraldoi Eguna, iruditan
Erraldoi Eguna ospatu dute Antiguan larunbat goizean.Joseba Parron San Sebastian Beroari aurre eginez, Antiguako Loretope konpartsak antolatutako Erraldoien Eguna aurrera eraman zuten larunbat goizean auzoko kaleetan barrena. Bertako taldearekin batera, Parte Zaharra, Gares, Irungo Ondare, Usansolo, Amara Berri, Loiola eta Arrasate konpartsek ere parte hartu zuten.
Aurreko urteetan jarduera gehiago egin badituzte ere, aurten, desfilea soilik egin zuten. Hona, Joseba Parron San Sebastianek jardueran egindako irudiak.

