Ertzaintzak Global Sumud Flotillako ekintzaileak jipoitu izana salatu dute Donostian
Ertzaintzak Global Sumud Flotillako ekintzaileak jipoitu izana salatzeko mobilizazioa, Donostian.Liher Saiz Larunbatean (hilak 23), Ertzaintza oldartu egin zitzaien Loiuko aireportuan (Bizkaia) Global Sumud Flotilla Palestinaren aldeko misio humanitarioan parte hartu duten sei euskal herritarri, baita ekintzaileetako bi eta ongietorria ematera joandako beste bi pertsona atxilotu ere. Gertakari horren aurrean, Global Sumud Euskal Herria plataformak deituta, hamarnaka herritar mobilizatu ziren Donostian larunbatean bertan.
Parte Zaharrean barrena ibili ziren manifestariak, Ertzaintzaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren jarrera salatuz, Global Sumud Flotillako ekintzaileei babesa adieraziz eta Palestinaren aldeko oihuak kaleetatik zabalduz.

