Raimundo Sarriegi omenduko dute Viktoria Eugenia antzokian
Raimundo Sarriegiri omenaldia, bere izena daraman plazan.Irutxuloko Hitza Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, Francisco Escudero Kontserbatorioarekin elkarlanean, emanaldi berezia eskainiko du bihar, hilak 26, 19:30ean, Viktoria Eugenia antzokian. Bertan, Raimundo Sarriegi konpositore donostiar ospetsua omenduko dute, oholtza gainean bi ikastegietako bandetako 120 musikari baino gehiago elkartuz. Gaurko 11:30etik aurrera egongo dira eskuragarri gonbidapenak, antzokiko leihatiletan.
Aitorpen bikoitza eta estreinaldi bat
Egitarauak Inauteriak Donostian saileko hainbat obra bilduko ditu, eta aitorpen bikoitza egiteko balioko du. Izan ere, Joxemari Oiartzabal andoaindar konpositore eta maisuaren lana ere eskertuko da, denbora asko eman baitu honek Sarriegiren obrak talde modernoetarako egokitzen.
Horrez gain, kontzertuak hitzordu gogoangarri bat ere utziko du: Epifania de Argaiz y Muniberen Vals Brillante por la Sra. Condesa obraren estreinaldia eskainiko dute, banda formatuan.

