Trebeskak dantzan ospatu du bere mende erdia
Trebeska eguna ospatu zuten larunbatean, Egian.Asier Gonzalez de San Pedro 1976an sortutako Egiako Trebeska dantza talde historikoak 50. urteurrena ospatu zuen joan den larunbatean, hilak 23, Trebeska Eguna ospatuz. Belaunaldi ezberdinetako dantzariak bildu ziren auzoko kaleak dantzaz eta giro apartaz betetzeko.
Ospakizunaren ardatz nagusia, nola ez, dantza izan zen. 1976an Xabier Elkartearen barruan sortu zenetik, euskal dantza herrikoiak berreskuratzea, zaintzea eta auzoan zein auzotik kanpo zabaltzea izan da taldearen iparrorratza, eta 50 urteko ibilbide oparo hori aldarrikatu zuten asteburuan.
Hona hemen Asier Gonzalez de San Pedroren irudiak:

