Gorputzen Burujabetza Topaketa antolatu du Bilgune Feministak larunbatean
Bandera feministak, artxiboko irudi batean.Bilgune Feminista Laugarrenez, Euskal Herriko Bilgune Feministak Gorputzen Burujabetza Topaketa egitasmoa antolatu du Donostian. Hain zuzen ere, larunbat honetan egingo dute (hilak 30), Tabakaleran, egun osoko egitarau zabalarekin. Joan ahal izateko, izena eman behar da, hemen.
10:00etan egingo dute harrera eta 10:30ean hasiko da lehenengo solasaldia: Desjabetzari burujabetza. Gorputzak eta lurraldeak gurutzatzen direnean, Delfi Acosta eta Vicky Chavezen eskutik, Elene Lopetegik moderatuta. Atsedenaldia egingo dute 12:00etatik 12:30era eta Eszena eta politika. Eraldatzeko ahotsak solasaldiarekin itxiko dute goiza, Onintza Enbeita, Celeste Aguero eta Iratxe Retolazaren eskutik.
Bazkalostean, 15:30ean, Manifestu kolektibo bat idazketa tailerra egingo dute, Danele Sarriugarterekin. Azkenik, 18:30ean, 1tzal1 3ta p1ztu bertso saio elektronikoa egingo dute, Miren Artetxe, Haira Aizpurua eta Oihana Bartra bertsolariekin. Eli Pagola izango da gai jartzailea eta Aner Peritz eta Manex Pagola musikariak.

