Bera Berak liga irabazteko finalari ekingo dio
Maitane Etxeberria kapitaina erasoan, Kanaria Handiaren aurkako neurketa batean.Bera Bera Denboraldiko hiru tituluak lortzeko azken txanpa falta zaio Bera Bera eskubaloi taldeari. Ligako finalari ekingo diote gaur, Gaska kiroldegian (19:15). Kanaria Handia izango dute arerio, eta irabaztea ezinbestekoa da liga eskuratu nahi badute. Etxeko faktorea dute alde, eta hiru partidatik onenak altxatuko du ligako garaikurra.
Zazpi urte pasatu dira bi taldeak final batean aurrez aurre egon ziren azken alditik. Aldiz, elkarren aurka aritu diren azken neurketak estuak eta lehiatuak izan dira. Esaterako, liga erregularrean, Bera Berak Donostian irabazi zuen, eta Kanaria Handiak Telden. Egia da ere, kanariarrek ligako fase erregularra porrot askorekin bukatu zutela, baina titulurako kanporaketetan erakutsi duten maila. Finalera iristeko, Elx eta Malaga kanporatu dituzte. Beraz, ez da final erraza izango.
Esan moduan, liga eskuratzeko hiru partidatik bi irabazi behar dira. Lehena gaur jokatuko dute Donostian, eta bigarrena datorren igandean, Telden (18:45ean han, eta 19:45ean hemen). Hirugarren neurketa behar izanez gero, Donostian jokatuko litzateke ekainaren 3an, Gaskan (19:30).

