Gaua gauekoentzat dela aldarrikatu du Biersbreaker taldeak
Donostialdeko Biersbreaker boskoteak bere ibilbideko euskarazko lehen abesti originala aurkeztu du: Gaueko. Euskal mitologia eta muturreko doinuak uztartu dituzte: “Istorio ilun bat kontatzen du, euskal folkaren eta black metalaren arteko nahasketarekin”.
Aurretik, euskarazko bi abesti aurkeztu dituzte, baina moldaketak dira: Irati (2024) —filmaren soinu bandan oinarriturikoa—, eta Martxa baten lehen notak (2022) —Mikel Laboa musikatu zuen Joxan Artzeren poema—.


