Imani Tate da Ibaeta Basketen lehen fitxaketa
Imani Tate saskibaloi jokalaria.Ensino Ibaeta Basketek 2026-2027ko denboraldirako lehen fitxaketa iragarri du. Imani Tate jokalari estatubatuarrak Donostiako saskibaloi taldearekin bat egingo du. Tatek 31 urte beteko ditu abenduan, 1,75 zentimetroko garaiera du eta hegaleko postuan jokatzen du.
Kirol ibilbidea AEBetako Albanyko unibertsitatean hasi zuen, eta lau urte egin zituen han. Partidako 17 puntu eta 5 errebote lortu zituen batez beste. Argentinako ligan denbora tarte labur batean aritu ostean, 2018-2019ko denboraldian Espainiara joan zen, bigarren mailako Leganes taldean jokatzeko. Hiru denboraldiren ondoren, lehen mailara igotzea lortu zuen. Maila gorenean, partidako 12 puntu eta 4,7 errebote lortu zituen batez beste.
Horri esker, Zaragozak fitxatu zuen, eta Eurocup txapelketa jokatzeko aukera izan zuen. 2023-2024ko denboraldian, berriz, Ensinok fitxatu zuen, eta zenbaki onak lortzen segitu zuen. Hurrengo sasoian, Nafarroako Ardoi taldean aritu zen, eta pasa den denboraldian Ensinon aritu da berriz ere. Taldeko bigarren saskiratzaile nagusia izan da.
“Jaurtiketetan duen doitasunagatik nabarmentzen da, hiruko jaurtiketetan ere portzentaje altuekin. Esperientzia, saskiratzeko gaitasuna eta kalitatea Donostiako taldearen perimetrorako”, nabarmendu du Ibaeta Basketek.

