Donostia Arraun Lagunak-ek laugarren aldiz irabazi du Gipuzkoako txapelketa
Donostiarrako neskek bosgarren bukatu dute, eta mutilek 33 ehunenekogatik ez dute irabazi gizonezkoen txapelketa.
Donostia Arraun Lagunak-eko txapeldunak, Getarian.Donostia Arraun Lagunak Ligaren atarian jokatzen dira txapelketak, eta lehena asteburuan jokatu da, Getariako uretan. Gipuzkoako Traineru Txapelketa izan dute neskek eta mutilek, eta Donostiako hiru ordezkariek.
Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak-ek laugarrenez irabazi du txapelketa, hirugarrena jarraian. Lugañenea ontzia zen faboritoa, eta aise menderatu zituzten gainerako ontziak. San Juan izan zen bigarren, eta Tolosaldea hirugarren. Donostiarra, berriz, bosgarren tokian sailkatu zen. Datorren astean, beraz, hiriak ordezkari bakarra izango du Euskadiko Traineru Txapelketan. Arraunekin batera, San Juan, Tolosaldea eta Hondarribia ariko dira.
Sailkapena
1. Donostia Arraun Lagunak 10:59.72
2. San Juan 11:07.10
3. Tolosaldea 11:09.03
4. Hondarribia 11:13.18
5. Donostiarra 11:14.05
6. Zarautz 11:18.13
7. Orio 11:22.17
8. Hibaika 11:22.51
9. Zumaia 11:33.28
Gizonezkoetan, Donostiarrak oso gertu izan zuen bandera, baina Oriok gainditu zuen 33 ehunenekogatik. Getaria etxeko taldea sailkatu zen hirugarren eta Hondarribia laugarren. Lau horiek ariko dira Euskadiko Traineru Txapelketan.
Sailkapena
1. Orio 20:24.22
2. Donostiarra 20:24.55
3. Getaria 20:30.73
4. Hondarribia 20:40.20
5. Zarautz 20:57.28
6. San Juan 20:58.99
7. Zumaia 21: 16.66
8. Hibaika 21:39.76
9. Lapurdi 21:51.31
10. San Pedro 21:54.19
11. Mutriku 23:07.63

