DOPAk elkarretaratzea egingo du ostiralean Bengoetxea kaleko Etengabeko Arreta Gunearen aurrean
DOPAren elkarretaratzea, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean, Andia kalean.Beñat Parra Donostialdeko osasun publikoaren aldeko plataformak (DOPA) elkarretaratzea egingo du ostiralean, hilak 5, Bengoetxea kaleko Etengabeko Arreta Gunearen (EAG) aurrean, 19:00etan. Ekintzaren helburua apirilaren 21ean Donostialdeko ESIko gerenteari formalki eskatutako premiazko bilera berriz ere eskatzea da, “ez baitute inolako erantzunik jaso, oraingoz”. Bilera horretan, medikuen etengabeko gabezien ondorioz, EAGek aspalditik jasaten duten egoera larria jorratzea da.
Elkarretaratze horrekin batera beste bi ere deitu dituzte, hilaren 12an, Errenteriako Iztietako anbulatorio aurrean, eta hilaren 18an, Lasarte-Oriako anbulatorio aurrean.

