Sacha Washington pibot estatubatuarra fitxatu du Ibaeta Basketek
Sacha Washington jokalaria. Ibaeta Basketek 2026-2027ko denboraldirako bigarren fitxaketa iragarri du. Sacha Washington pibot estatubatuarra da, 23 urte ditu eta 1,88 zentimetroko garaiera. AEBetako Nashville hiriko Vanderbilt unibertsitatetik dator. 2020-2021eko denboraldian debutatu zuen eta orain arte han aritu da. Partida bakoitzeko, batez beste 10 puntu eta 7 errebote lortu ditu.
Atlanta Dream taldearen entrenamenduetan parte hartu berri du Paige Robinsonekin —Ibaeta Basketera itzuliko da datorren denboraldirako—. Beraz, lehen esperientzia izan du bere taldekide izango denarekin.
Klubak zehaztu duenez, Washington barneko jokorako fitxatu dute, 5. postuan sendotasun gehiago izateko eta txandakatzea errazteko.

