Erromeria egingo dute Uliako mintegietan larunbatean
2024ko Uliako Mintegietako erromeriako bazkaria.Oier Arribas Erromeria antolatu du aurten ere Intxaurrondo Zaharreko jai batzordeak, Uliako mintegietan. Larunbatean izango da, ekainaren 6an, eta egun osoko egitaraua prestatu dute, haur, gazte zein helduentzako jarduerekin.
11:00etan hasiko da festa, haurrentzako tailerrarekin, hamaiketakoarekin eta jolasekin, Intxhaurgunearen eskutik. 12:30etik aurrera, Revolutionary Brothers reggae taldearen musikak girotuko du gunea, bazkarien aurretik: 13:30ean bazkalduko dute haurrek eta 14:30ean helduek (paella). Bingoan jolastuko dira bazkalostean, eta 17:30etik 21:00etara, Revolutionary Brothers eta Lagunak taldeak kontzertua emango du. Bazkarirako txartelak Zulo Zahar eta Erdikoa tabernetan eta Artatxiki dendan daude salgai.


