Sexu lana lana dela aldarrikatu dute Donostian
Sexu Langileen Nazioarteko Egunaren harira, elkarretaratzea egin dute Donostiako Bulebarrean.Donostiako Bilgune Feminista Sexu Langileen Nazioarteko Eguna izan zen atzo (ekainak 2), eta, horren harira, elkarretaratzeak antolatu zituzten Hego Euskal Herriko hiriburuetan hainbat antolakunde feministek eta transfeministek. Donostian, 19:30ean egin zuten elkarretaratzea, Bulebarrean, Gipuzkoa Trans Asanbladak, Ehgam antolakundeak, Asanblada Transbollomarikak eta Bilgune Feministak deituta.
“Euskal Herriko sexu langileok eta aliatuok elkartuko gara hiriburuetan sexu lana lana dela gogorarazteko, eskubideak denontzat direla aldarrikatzeko, eta gure kolektiboaren kontrako estigma eta bazterketa salatzeko”, mobilizatu ziren, nabarmendu zutenez.

