Pertsona bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita
Udaltzaingoaren auto batzuk.Irutxuloko Hitza Donostiako Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du Donostian, sexu eraso bat egin izana leporatuta. Udalak emandako informazioaren arabera, ustez, Egiako ostalaritza establezimendu batean izan zen sexu erasoa, larunbat gauean. Ikerketa zabalik dago oraindik.
Sexu erasoaren aurrean, ohiko legez, Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaitzespen elkarretaratzea egingo du ostiralean (hilak 5), Alderdi Ederren, 11:45ean.

