Saharako haurrentzako kirol materiala biltzen ari dira Garberan
Bilketa solidarioaren aurkezpeneko irudia. Gipuzkoako Foru Aldundia Etxean ahaztutako kirol materiala elkartasun keinu bilakatu eta Saharako haurrei bideratzeko aukera dute herritarren hilaren 30a arte. Izan ere, SAGUIA elkarteak antolatuta, errefuxiatu sahararren kanpalekuetara bidaltzeko kirol material bilduko dute hilabete honetan, Garbera merkataritza gunean. Zehazki, P2 sarrerako harreran —Ogi berri eta Starbucks artean— jasoko dituzte dohaintzak, 10:00etatik 22:00etara bitartean. Kirol arropa, baloiak eta bestelako materiala emateko eskatu diete herritarrei kanpamenduetan aurrera daramatzaten kirol, hezkuntza eta gizarte programetan baliatzeko.
Ekimenak aldundiaren eta Saharako Lagunak elkartearen babesa du, eta jada, egitasmo solidario horrekin bat egin dute zenbait kirol taldek: Reala, RC Tenis SS, Fortuna Kirol Elkartea, Martutene, Sanlo Elgoibarreko Eskubaloi Elkartea, IDK Euskotren, Ibaeta, Easo Basket eta Luberri Kirola.
2019an eratu zuten SAGUIA eta egun 200 haur eta gazterekin lan egiten du kirola, heziketa, osasuna, aisia eta ingurumena ardatz dituzten jardueren bidez.

