Egian gertatutako sexu erasoa salatu dute udaleko bozeramaileek
Egiako sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzea, udaletxearen aurrean.Donostiako Udala Donostiako Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du, larunbat gauean Egian sexu eraso bat egin izana leporatuta. Udaltzaingoak abian du jada gertatutakoa argitzeko ikerketa, eta zabalik jarraitzen du xehetasun gehiago argitzeko.
Gertaera horren aurrean, eta mota honetako erasoen aurrean ohikoa den protokoloari jarraituz, Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak elkarretaratzea egin du gaur goizean. Bertan, udal taldeetako ordezkariek irmoki gaitzetsi dute gertatutakoa, eta elkartasuna adierazi diote biktimari.

