Unax Agote atzelariari kontratua luzatu dio Realak
Erik Bretos eta Unax Agote, Zubietan.Reala Realak harrobian oinarritu nahi du gizonezkoen bigarren taldea, bigarren mailan jarraitzea lortu ondoren. Hori dela eta, Unax Agote zizurkildarrari kontratua luzatu dio 2026-2027ko denboraldiaren bukaerara arte. 23 urtez azpikoa izateari utziko dio, eta, beraz, ezingo luke lehen taldera igo. Nolanahi ere, Jon Ansotegi entrenatzaileak haren aginduetara izango du datorren denboraldian.
Ezker alboko atzelaria haurra zela iritsi zen Zubietara, eta urratsez urrats egin du bidea Realaren bigarren taldera iritsi arte. Sasoi honetan, 27 partida jokatu ditu bigarren mailan, eta beste hainbat neurketa Premier League International Cup txapelketetan.
Jon Balda ezker alboko titularraren ordezko gisa aritu da Agote. Hain zuzen ere, Baldak utz dezakeen hutsunea betetzeko berritu dute gipuzkoarraren kontratua. Klubak argitu ez duena da Anoetakoak jauzia egingo duen lehen taldera edo utzita joango ote den.
Hiru agurrak
Klubak baieztatu dituenak agurrak hiru dira. Egoitz Arana atezainak Reala utzi eta Gijongo Sportingekin sinatu du. Alberto Dadie eta Jakes Gorosabel ere dagoeneko ez dira txuri-urdinak, baina haien etorkizuna oraindik ez dute argitu.

