Antiguatarrak eta aietearrak herri kiroletan lehiatuko dira igandean
Parte Zaharra eta Antigua lehiatu ziren herri kiroletan 2025eko jaietan.Inaxio Esnaola Antiguako San Joan jaien barruan, herri kirolen dema antolatu dute aurten ere Antiguotarrak elkarteak eta dantza taldeak, igande honetarako (hilak 14). Oraingoan, Aieteko taldearen aurka lehiatuko dira antiguatarrak, askotariko herri kiroletan.
Saioa 12:30ean izango da, Antiguako frontoian, eta auzoen arteko demaz gain, Arkaitz Etxebeste eta Ibai Soroa aizkolariek erakustaldia eskainiko dute. Iaz, Parte Zaharra eta Antigua lehiatu ziren, eta Parte Zaharra izan zen garaile; hemen ikus ditzakezue argazkiak.


