GI-20ko Añorgako irteera itxita egongo da, bihar gauean
Bihar gauean, hilak 11, GI-20 errepideko 10. irteera (Añorga), itxita egongo da 21:00etatik 03:00etara, komunikazio sarea berritzeko lanen eraginarengatik. Eskubiko erreia itxiko dute, zehazki, 12,200 eta 11,400 puntu kilometrikoen artean.
Ordu horien artean Behobiako norabidean irteera erabiltzea aurreikusita zuten erabiltzaileek, 12. irteera hartu beharko dute (Ondarreta), Antigua-Ibaetatik GI-21 errepidera joateko.

