Armada Cup estropadak Plymouth eta Donostia lotuko ditu
'Armada Cup' nazioarteko estropadaren aurkezpena, Donostiako Udaletxean.Donostiako Udala Donostiako Erreal Klub Nautikoak Armada Cup-Plymouth-Donostia estropada aurkeztu du, VII. Vicente Munilla Memorialaren barruan antolatu dutena. Azken estropada egin zenetik 30 urtera berreskuratu dute. Royal Western Yacht Club of England klubarekin elkarlanean antolatu dute.
Kantauri itsasertz osoko itsas zabaleko proba bakarra, uztailaren 18an abiatuko da Plymouthetik (Erresuma Batua) eta 460 itsas milia egingo ditu Donostiaraino. Ontziteria uztailaren 20 eta 23 bitartean iristea aurreikusten da. Izen-ematea datorren uztailaren 1ean itxi gabe dagoela, 100 estropadalari inguru biltzea espero da irteera marran.
Lehiaketarekin batera, antolakuntzak herritar guztientzat irekitako jarduera programa zabala aurkeztu du, ekainean eta uztailean zehar. Programak bela egokituko proposamen inklusibo bat barne hartzen du, Gautena eta Why Not Fundazioarekin elkarlanean garatua.

