DBH Dantzan egitasmoak erromeria ekarriko du Zuloaga plazara
Zuloaga plazan erromeria handi bat egingo dute astelehenean.Antigua-Luberri ikastetxea Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak antolatuta, laugarrenez, DBH Dantzan jaialdia aurrera eramango dute, bihar, hilak 12, Zuloaga plazan. Ordubetez, erromeria handi bat egingo dute, 11:00etan hasita. Bertan, hiriko zazpi ikastetxetako DBHko lehen mailako 600 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute. Zehazki, Asuncion ikastetxea, La Salle, Santo Tomas Lizeoa, Axular Lizeoa, Antigua Luberri, Altza Institutua eta Lauaizeta. Zuzeneko musikaz, berriz, Eskolako triki eta pandero taldea arduratuko da, plaza benetako jai herrikoi bihurtuz.
Ekitaldiaren helburua ikasleak euskal dantzara hurbiltzea da, euskal tradiziorekin eta folklorearekin konektatzeko aukera emanez. Euskal dantza babestu eta balioztatzeaz gain, talde lana, diziplina eta euskal nortasun kulturalarekiko lotura ere indartu nahi dute ere. Aurrekoetan izandako harrera “bikaina” espero dute aurten ere antolatzaileek, “hazten eta sendotzen” jarraitzeko. Proiektuak Donostiako gazteak modu ludiko eta parte hartzailean erlazionatzea sustatzen du, funtsezko balioak indartuz, hala nola talde lana, autoestimua eta komunitate sentimendua.

