Donostiak Platinozko Erratza saria jaso du hamabigarrenez
Hiri Mantentze zinegotziak jaso zuen saria Madrilen.Donostiako Udala Platinozko Erratza saria jaso du Donostiak, hamabigarrenez jarraian. Administrazio publikoek eta erakundeek hiri garbiketaren, gaikako bilketaren eta hondakinen kudeaketaren arloan garatutako jardunbide, ekimen eta berrikuntza onenak aintzatesten ditu sari horrek, eta Asociacion Tecnica para la Gestion de Residuos y Medio Ambiente – ATEGRUS elkarteak ematen dituen Zilarrezko, Urrezko eta Platinozko Erratzak sarien aintzatespen gorena da.
Udalak aurkeztutako hautagaitzak bide garbiketako zerbitzuetan eta hondakinen bilketan egindako hobekuntza garrantzitsuen balioa nabarmendu du. Hobekuntza horien artean aipagarria da, besteak beste, bideak garbitzeko kontratu berria. Halaber, epaimahaika balioetsi egin du berrikuntzaren eta iraunkortasunaren alde egindako apustua: makina elektriko berriak, gaikako bilketako uharte ekologikoen ugaritzea, garbiketa zerbitzuak modernizatzea eta zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko teknologia berria barneratzea.
Garaikurra Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo Garciak jaso zuen Madrilen atzo egindako sari banaketan. Donostia estatuko hiri sarituenetako bat da lehiaketa hasi zenetik. Bi urtean behin egiten dute, hamabi platinozko erraztez gain, zilarrezko eta urrezkoak ere baditu.

