Martxan da berriro Pio XII.a plazako iturria
Pio XII.a plazako iturria. Donostiako Udala Zenbait hilabete geldirik egon ondoren, martxan da berriro Pio XII.a plazako iturria. Azken asteotan, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Sailak iturriaren ontzian atzemandako filtrazioen jatorria aztertu eta hura iragazgaizteko lanak egin ditu. Bien bitartean, alferrikako ur galerarik ez izateko, arduradunek geldialdi tekniko bat egitea erabaki zuten.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo Garciak adierazi duenez, “apaingarri gisa duen funtzioaz gain, iturri hori Donostiaren hiri irudiaren eta hiriko sarbide nagusietako baten parte da. Garrantzitsua zen ur galerei behi betiko irtenbidea ematea, berme guztiekin berreskuratu ahal izateko”.
Pio XII.a plazako iturria Carlos Buigas ingeniari eta iturri monumentalen sortzaileak diseinatu zuen, 1966an. Hiriko katalanek Donostiari egindako oparia izan zen, bi herrien ateko anaitasunaren ikur gisa.

