Artzain Onaren katedralaren kanpoaldea zaharberritzeko azken fasea abiatu dute
Artzain Onaren katedralaren kanpoaldea zaharberritzeko azken fasea abiatu dute.Donostiako Gotzaindegia Fernando Prado Donostiako gotzainak, Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak eta Aitor Zubia zaharberritzearen ardura duen arkitektoak atzo goizean aurkeztu zuten Artzain Onaren katedrala berritzeko abian jarri berri duten esku-hartzea.
Proiektu honekin katedralaren kanpoaldea zaharberritzeko hirugarren eta azken faseari ekingo zaio. Lanak hamasei hilabetez luzatuko dira, 2027ko udazkenean amaitu arte, hainbat urtetako esku-hartzeen ondoren.
Erakundeen eta herritarren ahalegina
Fernando Prado monsinoreak erlijio eraikinek hiriaren kultur eta historia ondarean duten garrantzia nabarmendu du, eta adierazi du eraikin hauek ondareko “garrantzitsuenak” direla.
Gotzainak azaldu duenez, lan hauek “oso garestiak” dira eta Elizak ezingo lieke bere kabuz aurre egin. Horregatik, erakundeen ezinbesteko laguntza eta eskuzabaltasuna eskertzeaz gain, herritarren ahalegina ere gogora ekarri nahi izan du: “Herritarren ahalegin handia aitortzen dugu, euren zergekin ondarea babesten baitute”, adierazi du gotzainak.

