
Donostia Kontxako badiari eta horren inguruko luxuari begira irakurri eta kontatu izan da, baina donostiar gehienak ez al dira beti langile klasekoak izan? Ideia horri helduz, Donostia bi badiadun hiri gisa behatu eta aztertu du Jon Aldabaldetreku Delgadok.

1982koa errepikatuko ote da 2030eko Munduko Futbol Txapelketan? Orduan, Donostian ez zen partida ofizialik jokatu arrazoi logistiko eta politikoengatik. Lau urte barru, Anoeta egoitzetako bat izan daiteke.

Lau urte dira Buenavistako auzo elkarteak garai batean inguruan egiten ziren jaiak berreskuratu zituela. Hala, bizilagunen arteko harremanetan sakontzeko aukera eta tokian bertan egiteko jarduerak ez dira faltako gaurtik igandera bitartean.

Ekainaren 12tik 26ra ospatuko dituzte sanjoanak, Antiguan. Adin guztietarako egitarau zabal bat prestatu dute auzotarrek, Antiguotarrak Dantza Taldeak koordinatuta, eta suaren epelean amaituko dituzte, urtero bezala, dantza giroan.

Donostian gero eta pertsona gehiago bizi dira kale egoeran. Donostiako Udalak baliabide ugari bideratzen ditu Gizarte Ekintza sailaren bidez, baina ez dira nahikoa. Aukerak programa da horietako bat, iazko abenduan martxan jarri zutena.

Guardaplata jubilatuen elkarteak 50 urte bete ditu, aurten. Bere izena Guardaplata itsasargiaren omenez du, eta, gaur egun, 800 bazkide ditu. Arturo Gil duela zortzi urte da elkarteko presidente, eta, gutxienez, bi urte gehiago jarraitzeko asmoa du.