Donostia Arraun Lagunak-ek eta Donostiarrak Espainiako Traineru Txapelketa izango dute jokoan
Donostia Arraun Lagunak-eko arraunlariak Euskadiko txapelketa irabazi ostean, Getarian.Donostia Arraun Lagunak Liga hasi aurreko azken txapelketa asteburuan jokatuko da, Galiziako uretan. Bihar eta etzi izango da Espainiako Traineru Txapelketa, Meiran, Vigoko itsasadarrean. Bi jardunaldiko txapelketa izanik, bihar kanporaketak jokatuko dituzte —10:00etatik 12:20ra—, eta etzi finalak —10:20etik 12:00etara—.
Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izango da Donostiako ordezkari bakarra. Gipuzkoako eta Euskadiko Traineru Txapelketak irabazi ostean, hiruak irabazteko aukera izango dute. Gainerako ontzi gipuzkoarrek eta bizkaitarrek uko egin diote parte hartzeari. Horrela, Astillero kantabriarra eta Perillo, Tiran, Chapela, Amegrove eta Cabo galiziarrak izango dituzte arerio.
Gizonezkoetan, Donostiarra izango da hiriko ordezkaria, eta berriz ere Orio izango du parez pare. Torrekua II ontzia haien atzetik geratu da Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketan, eta gauza bera gerta daiteke Meiran. Dena dela, beste aurkari batzuk ere izango dituzte: Zierbena, Chapela, Cabo, Ares, Mecos eta Samertolameu.

