Donostiako Hileta Zerbitzuak Hilerri Publikoen Berrikuntza Saria jaso du, Polloeko Zappino kaperan egindako lanagatik
Donostiako Hileta Zerbitzuak Hilerri Publikoen Berrikuntza Saria jaso du, Polloeko Zappino kaperan egindako lanagatik.Donostiako Udala Udal Funerarien eta Hilerrien Elkarteak antolatutako Hilerri eta Hileta Zerbitzu Publikoen Berrikuntza Saria irabazi du Donostiako Hileta Zerbitzuak. Lehenengoz banatu dituzte aurten eta “ondare eta arkitektura balioa” aitortu diote Polloek Zappino kaperan aurrera daraman lanari, Ondare Kultural, Artistiko eta Arkitektonikoaren Kudeaketa kategorian.
Zappino kaperak erortzeko arriskua zuten patologiak zituela detektatu ostean, hilerria ondasunaren prebentziozko egonkortze prozesu bat sustatzen ari da 2025etik. Lan horiek egiteko, kapera piezaz pieza desmuntatzen ari dira, ondoren leku berean eta jatorrizko irudia aldatu gabe berriro muntatzeko helburuarekin.
Kapera horretan egiten ari den eraikuntza lana, hilerri publikoak kudeatzen dituzten enpresek hiriko ondarea zaintzeko egin beharreko ahalegin handiaren adibide garbia da. Lan horiek, askotan, administrazioaren laguntzarik jaso gabe burutzen dira; horregatik, proiektu honek hileta ondarearen balioaz eta hura babestearen garrantziaz kontzientziatzeko balio beharko lukeela azpimarratu dute.

