Komisaria misto berria Egiako Nestor Basterretxea plazan jarriko dute
Egiako pasabidearen albo batean jarriko dute komisaria mistoa.Inge Arzensek Donostiako Udalak urratsa egin du Egian Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren komisaria mistoa jartzeko. Nestor Basterretxea plazan, Tabakalerako sarreraren parean eta Egiako pasabidearen ondoan, bulego berriak eraikitzeko izapideak hasi dituzte.
Azken urteotan ingurunean egindako obrek espazio zabalagoa eta funtzionalagoa ekarri dute, eta udalak komisaria berrira bideratu nahi du, hegalaren azpiko espazioa itxiz eta plazara begira fatxada berri bat jarriz. Xehetasun azterlanaren xede den espazio honek 553 metro karratuko azalera du.

