Sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte bihar astearteko lan istripua salatzeko
Metroaren obrak Morlansen. (Argazkia: Joseba Parron) Lan istripu baten 59 urteko langile bat hil zen asteartean Donostiako Metroko igarobideko obretan. Morlansko tunelaren barnean lanean ari zela makina bat irauli eta harrapatu zuen. Hildakoa Exbasa enpresaren langilea zen. Ezbeharraren aurrean, sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte bihar prebentzio neurriak eskatu eta bai Euskal Trenbide Sareari bai Osalani eta Lan Ikuskaritzari ikerketa sakon bat gauza dezaten galdegiteko, istripuaren arrazoiak eta erantzukizunak argitzeko.
LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta HIRUk osatutako intersindikalak mobilizazioa egingo du 11:00etan Londres Hotelaren parean, metroaren obretan. ELAk, berriz, Donostiako Metroaren obren aurrean egingo du elkarretaratzea, 11:30ean. Ordu berean, elkartuko dira CCOO sindikatuko kideak ere istripua gertatu zen obratik gertu, Izostegi eta Errondo pasealekuen arteko biribilgunean Errondo pasealekuen arteko biribilgunean, prebentzio neurriak eskatzeko. Adierazi dutenez, hildako langilea sindikatuko militatea zen eta Exbasako enpresa komiteko kide ohia.

